Mugak dira beti ere; hitzez sortzen direnak, obligazioz ateratzen direnak. Ezinbestekoak nahi dugulako, edo ez dagoelako beste mundu posiblerik? batek daki; azalpen gabe bizitzera ez gaude ohituak jada...ez ni behinik behin.,..baina nahi ez eta nire ekintza ororen zergatia ematen hasi behar dudanean, nazkatu egiten naiz hizkuntza komunikazio honetaz. Eta fantaseatzen fantaseatzen..horrelako galderak sortzen dira nire barnean:
Eta mutua bilakatzen banaiz egun zaratatsu hauetan??
Azken finean,megafono batekin ere hitzak ez lirateke ozen entzungo..beraz hori litzateke aukerarik onena, mututzea...aha...Gauza gutxi dakit munduaz, nitaz...baina argi daukat hitzek nahi ez badute, ez direla indarrez ateratzen nire ahotik,... eta ahulezian, beste kolore bat izaten dute; beste tono bat. Eta gaizki erabiltzeko, euren soinuak zikindu eta usteltzeko...isiltzea hobe.
Ez gaude ohituak ordea.
Ez nago ohitua.
Eta orain bezalaxe, hitzak txuri beltzean, kolore barik, idazten ditut hemen,.... txotxola.