martes, 16 de octubre de 2012

bakardadean

Ahaztua izango den izen bat gehiago naiz. Ahaztuko diren begiak ditut, ahaztuko diren ezpainak dauzkat. Ahaztuko nau nire auzoak, nire hiriak, nire aberriak. (Nireak dira, edo ni naiz beraiena? Beraien baitan jaio eta hazi nintzen, naiz, joango naiz... beraien baitan hilko naiz)..
Denborak zenbat mantendu dezake norbait bizirik? norbait hori bizirik dago, edo berari buruzko irudia besterik ez ote dago bizirik? Agian irudia nahiakoa da bizirik egoteko...  Baina izatekotan,  azken finean bera  (norbait hori, edo norbait horren irudia) tresna bat besterik ez ote zen izan bere lanean?

Musikariak oroitzen ditugu, pentsalariak nabarmentzen. Politikari zenbait, filosofoak edo eta antropologo ugari ditut gogoan hitz hauek idazten ditudan bitartean, bai eta fisikari batzuk eta psikologoren bat edo beste. Egiten dudanak definitzen du naizena ikuspegi historikotik?