domingo, 22 de mayo de 2011

Resaca power.

Asko da igande batek ez didala ideia onik bermatzen. Kezkatzekoa.

Egi horren aurrean, eta alkoholaren itzala delarik nire igandeen jabe, non dago yayone gaixoa halako egunetan? Batek daki, galdua... "por ahí" jaja.

Hala ere igande ezberdina delakoan edo animatu naiz idaztera gaur. Ezberdina, nahi dudalako, azken batean nahietan funtsatzen dira momentu guztien norantzak. Baina bai, ezberdin esnatu naiz gaur eta akaso, elojuaren orratzak kontrako bidea egiten hasiko balira, ulertuko nuke sentsazio berezi honen zergatia. Guztiak ordea dinamika berean egotearen antza du.
Baina noski, gazteleraz ondo dioten bezala, "ser no es parecer"; beraz, Je ne sais pas , o lo que es lo mismo "ye ne se pa".


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Deja tu escupitajo: japuf!