viernes, 30 de diciembre de 2011

agur 2011.

Neurriak beti behar izan ditugu denbora eta espazioa determinatzeko. Neurriak neurri, mila modura egituratzea posibleko lukete bai espazio zein denborak. Baina guk halaxe barneratu ditugu, eta oraintxe hemen gaude: bihako urteari "agur" esatekotan.
Urte zahar egunean beti sartzen zaio bati urtearen hausnarketa bat egiteko gogoa. Niri behintzat beti gertatzen zait. Hala ere 2011 amaitzeko ordu bat+ 7 bat ordu gelditzen direnean, totelka-motelka joaten zaizkit hitzak. Urte osoa ideia bakar batekin laburbiltzeko akatsa baino, joera etortzen zait indartsu.(Ekidin daitekeen jarrera, baina horretantxe mantenduko dena nik hala aukeratuta,beti ere).

Dinamikoa eta bizia den azken ezaugarria amaitu egingo zait. "Komunean" zerbait bilatzen ibili eta aurkitu ostean, ahula bada ere, jada desegingo dena. Badoa konpartitzen eta nolabait "bizia"zen azkena.

Ez nago triste hala ere, dinamikoak ez eta estatikoak diren beste hainbat  gorderik gelditzen direlako modu fisiko zein psikologikoan.Baina neurri hauek baliozkotzat joz gero, "punto y aparte" baten antzeko kutsua hartzen diot 2011ren amaierari. Edo 2012ko jaiotzari. Batek daki.

Besterik gabe,bihar ondo ondo pasatu denek, nik ere halaxe egingo dut eta. Ikusten bagara guay, eta bestela ere bai.Ziur aski 12 mahatsak jaten saiatuko naiz aurten ere, aurreratzen dut. jaja

1 comentario:

Deja tu escupitajo: japuf!